02 de mayo de 2008

Argazkilaritza

Burlatako Axular Elkarteak antolatutako 5. Argazki Lehiaketa abian da

Maiatzaren 14a baino lehenago aurkeztu behar dira lanak

Maiatzaren 14a baino lehenago aurkeztu behar dira lanak Axular Elkartean, ostegunetan 10.00etatik 21.30ak bitartean. Obren gaia Ohitura eta jaiak da. Argazkiek originalak, saritu gabeak, jatorrizkoak eta Euskal Herrian agertu gabeak behar dute izan.

Zenbait argibide:

–720 euro emango dira saritan: 360 euro zuri-beltzezko modalitatean eta 360 euro kolorezko modalitatean.

–Nahi duen orok har dezake parte, modalitate bakoitzean bi obra gehienez aurkeztuz.

–Ez da diapositibarik onartuko. Argazkia (20x25 cm) 24 x 30 zentimetroko kartoi mehezko euskarri gogor batean jarrita aurkeztu behar da.

–Lanen aurkezpena: obraren atzealdean beronen izeburua ipini behar da eta gutunazal itxi batean autorearen datuak (izena, bi deiturak, helbidea eta telefonoa) eta argazkien izenburuak orri batean zehaztuko dira. NANaren fotokopia bat gutunazal barruan sartu beharko da. Obraren atzealdean bere izen-deiturak agertzen dituen autorea lehiaketatik kanpo geldituko da.

–Obra guztien izenburuak euskaraz izanen dira. Norbaitek euskaraz ez badaki, Axular Elkartean emango zaio izenburuaren itzulpena.

–Maiatzaren azken astean ezagutaraziko du epaimahiak lehiaketaren emaitza.

Cultura

Si no ves aquí un comentario que hayas hecho recientemente es porque está en curso de moderación

Escribir un comentario :

En Nabarreria.com puedes expresar tu opinión sobre todas las noticias, y aquí aparecerán todos los comentarios que envíes.

La sección está moderada, y los textos no se publican directamente, con el fin de poder ser supervisados en la redacción. Nabarreria.com se reserva el derecho a rechazar aquellos comentarios que no guarden unas mínimas normas de respeto hacia los demás.