Últimas galerías
Últimas entradas de los blogs
Colaboraciones
19 de noviembre de 2008
AUTO DE GARZON: ¿NUEVAS PERSPECTIVAS, NUEVAS DEMANDAS?.
Colectivos de Jóvenes Comunistas (CJC)
18 de noviembre de 2008
NOTA DE PRENSA DE LOS CONCEJALES INDEPENDENTISTA DEL AYUNTAMIENTO DE IRUÑEA SOBRE LOS NOMBRES DE LAS CALLES DE LA TXANTREA
Mariné Pueyo Danso
29 de diciembre de 2006
Nafarpres
Nafarroako Tokiko Prentsaren Elkartea sortu da
Herrialdeko 13 komunikabide osatzen dute elkarte berria
Nafarpres maiztasun desberdineko hedabideek osatzen dute, hilabetekariak, hamabostekariak eta astekariak; horietako batzuk gaztelaniaz bakarrik argitaratzen dira, batzuk bakarrik euskaraz, eta beste batzuk elebitan. Manera desberdinak dituzte gure irakurleengana iristeko: batzuk gure herri eta auzoetako kioskoetan erosten ahal dira, beste batzuk zuzenean harpidetzaren bitartez iristen dira etxeetara, eta badira batzuk doan banatzen direnak. Formatoetan ere nabari da gure hedabideen ugaritasuna. Gehienek aldizkari formatoa dute, baina badira batzuk egunkari formatoa dutenak, Guaixeren kasuan gertatzen den bezalaxe. Nafarpres osatzen duten hedabideen aniztasun eta ugaritasuna, hedabide bakoitzaren atzean dauden entitate argitaratzaileetan ere ikusten da: badira kultur elkarteak, fundazioak eta merkataritza elkarteak.
Alabaina, aniztasun hori alde batera utzita, guztiek dute helburu bateratu bat:
- tokiko informazioaren sustapena, informazioa hiritarrari burbilena egiten zaion ikuspuntutik landuz, jende aurruntari, gure auzo eta herrietan sortu, hazi eta bizi den jendeari ikusgarritasuna emanez, elkarte eta entitateetan lan eginez guztion bizitza ahal den neurrian hobea izan dadin laguntzen duen jendeari ikusgarritasuna emanez, alegia.
- Tokiko garapena laguntzea ekonomia, merkatariza, kultura, usadioak eta tokian tokiko gizarte-bizitza sustatuz, positiboak diren ekimenak nabarmenduz eta merkataritza txikiaren jarduna sustatuz.
- Gero eta indartsuagoa den kultur-globalizazioaren aurrean tokian tokiko berezitasunak mantentzen laguntzea, Foru Komunitateko bi hizkuntzak bultzatuz aukera-berdintasunean.
- Nafarroan Tokiko Prentsaren sektorea osatzen eta garatzen laguntzea, administrazio publikoaren aurrean hedabideekin zerikusia duten gai guztietan erreferentziazko interlokutore bihurtuz.
- Tokiko informazioaren sektorea modernizatzea hiritarra informatzeko dauden bitarteko eta teknologia berriak erabiliz.
- Tokiko hedabideen arteko sinergiak bultzatuz produkzio-kostuak murriztea eta elkarrengandik ikastea, eta bide horretan, ditugun baliabide profesional eta teknikoak erabiliz.
- Erregio eta estatu mailako hedabideek betetzera iristen ez diren informazio-gunea lantzea.
Nafarpresen sorrera
Tokiko Prentsa-Elkarte baten inguruan biltzeko ideia duela hiru urte hasi genuen lantzen. Cein-ek uneoro emandako laguntzaren gerizpean hasi ginen lanean. Tokiko prentsa dela-eta, ugariak izan dira denbora guzti honetan egin diren lan-bilera, eztabaida eta debateak, eta azkenean, harro gaude zuen guztion aurrean Nafarpres, Nafarroako Tokiko Prentsaren Elkartea gaur hemen aurkeztu ahal izateaz.
Sortze-prozesuan batzuk besteengandik ikasi egin dugu, guztiz aberasgarria izan zaigun esperientzia izan da, eta guztion artean, tokiko informazioaren kalitatea hobetzera bideratua dagoen harremana sendotu dugu. Hedabide txikiak izan arren, 50 profesional baino gehiago biltzen dituen elkartea osatzen dugu, kazetari, argazkilari, diseinatzaile eta komertzialen artean. Aldiro 50.000 ale baino gehiago argitaratzen ditugu eta Nafarroa osoko 250.000 etxetara iristen gara, Tuteratik hasi eta Pirinioak edo Baztanera, bidean Lizarra, Baldizarbe, Sakana, Tafalla eta Iruñerria kontatuz.
Eta aldizkariak ez ezik, tokiko irrati eta telebistak ere baditugu gure artean, egunkari digitalak diren web orriak ahaztu gabe.
Nafarroako Tokiko Prentsaren errealitatea lehen eskutik ezagutzeko aukera eskaini digu Nafarpresek: bere jardueraren xehetasunak, potentzialtasunak, zailtasunak eta abantailak… Nafarpresek aukera paregabea eskaintzen digu hainbat jarduera eta produktu osatzen laguntzeko, eta erronka berrietan sartzeko. Horietako asko ezin izanen genituen bakarka aurrera eraman.
Honako hauek osatzen dugu Nafarpres:
Ttipi -Ttapa: Nafarroako ipar-mendebaldeko hamabostekaria. Ttipi-Ttapa Fundazioak argitaratzen du.
Mendixut da Nafarroako Pirinio aldeko aldizkaria. Otsagabian du egoitza. Hiru bazkidek osatzen dute enpresa eta hilabetekaria da.
Mailope hilabetekaria izen bereko Kultur Elkarteak argitaratzen du eta Araitz aldean zabaltzen da.
Merindad hamabostekaria izen bereko Kultur Elkarteak argitaratzen du eta Tafallako eskualdean zabaltzen da.
Nabarreriak argitaratzen ditu hainbat hilabetekari: Aldapa Iruñeko Alde Zaharrean, Ibaialde Burlatan, Atarrabia eta Uharten, Auzolan Txantrea auzoan, Donibane aldizkaria Donibane auzoan eta Ostoki Antsoainen.
Plaza Nueva da Erriberako astekaria, eta Lakarra Comunicación y Publicidad enpresak argitaratzen du.
Bierrik Elkartea da Guaixe astekaria argitaratzen duena, egunkari formatoan egina eta Sakana aldean zabaltzen dena.
Eta bukatzeko, Baldizarbe eta Lizarra aldeko Entreto2-Auzolan hilabetekariak ditugu, biak Nexo Diseño y Comunicación enpresaren eskutik argitaratuak.
Tokiko Prentsa
Hedabideen kontzentrazioa gero eta nabarmenagoa den garai hauetan, tokiko prentsa da kazetaritza desberdina egiteko bide ematen duen alor bakarrenetako bat, hurbila, demokratikoa eta jendearen zerbitzura emana egonen den kazetaritza, tokian tokiko merkataritza eta industria aintzat hartuko duena, eta bizitasunari atxikiko dioten herrietan bizitzen lagunduko diguna. Tokiko prentsaren eremu hori hedabide handien gutizia ere bada, eta ahalegin guztiak egiten dituzte eskapa ez dakien. Orain arte, tokiko hedabide bakoitza irla txiki bat ginen Nafarroako hedabideen panoraman. Orain, Nafarpresi esker, tokiko prentsaren sektorea bere osotasunean azter dezakegu, bere eremuan gure hedabideek betetzen duten funtzio garrantzitsua aldarrikatuz eta, abian jarriz baliabide amankomunak, prestakuntza jarduerak eta produktu berriak.
Esker onak
Nafarpres osatzen dugun hedabideok hainbat esker on helarazi nahi ditugu:
Cein-i, hiru urte hauetan Elkartea osatzeko prozesuan eman digun laguntza esku zabalarengatik.
Kataluniako Tokiko Prentsaren Elkarteari emandako aholku eta laguntza guztiengatik.
Nafarroako merkataritza txikiari eta harpidedun guztiei. Beraien sustengo ekonomikorik gabe, gure aldizkariak ez baitziren bideragarriak izanen.







Si no ves aquí un comentario que hayas hecho recientemente es porque está en curso de moderación
Escribir un comentario :
En Nabarreria.com puedes expresar tu opinión sobre todas las noticias, y aquí aparecerán todos los comentarios que envíes.
La sección está moderada, y los textos no se publican directamente, con el fin de poder ser supervisados en la redacción. Nabarreria.com se reserva el derecho a rechazar aquellos comentarios que no guarden unas mínimas normas de respeto hacia los demás.