18 de agosto de 2008

burlatako jaiak

Gazte independentistek sokatira txapelketa burutu dute Burlatako jaietan

Modu honetan independentzia eta espainiar Konstituzioaren zein Errepublika frantsesaren arteko pultsoa irudikatu dute

this.speed=10; this.fadeSpeed=200; this.topNav='no'; this.overlayNav='yes'; this.dropShadow='no'; this.captions='yes'; this.border=1; this.copyright='yes'; this.foot='bottom'; this.IPTCinfo='no'

Iruñerriko gazte independentistek, Euskal Herri osoan aurrera darraiten dinamikari jarraiki, sokatira txapelketa burutu dute Burlatako jaietan. Bertan PSOEk eta PPk «Euskal Herriaren aurka martxan duten gerla estrategia» salatu dute, eta horren aurrean «gazteok independentziaren bidean antolatzen eta borrokatzen jarraitzeko beharra» azpimarratu dute.

Gazte independentistek azaldu dute udako oporretan murgilduta gauden bitartean Euskal Herriak bizi duen gatazka bizirik dagoela. PSOEk eta PPk «Ezker Abertzalearen aurkako gerla estrategia oso bat» martxan dutela adierazi dute, eta horren adibide jo dituzte azken asteetan izandako Bizkaiko sarekada, Gasteizko jaietan izandako atxiloketak zein Euskal Herri osoko jaietan «polizia ezberdinen eskutik pairatzen ari duten jazarpena». Egoera hau «modu latzenean» bizi dutenak gazteak direla gaineratu dute, «gazteria Euskal Herriaren etorkizuna delako eta gazteen borroka herri honen etorkizuna bermatzen duena delako».

PSOE eta PP jo dituzte «gerla estrategia» honen erantzuletzat, eta Nafarroan zehazki PSN eta UPN egoeraren erantzuleak direla adierazi dute. Azkenik, NaBai azken horien aliatua dela azaldu dute, gazte independentisten ustez «poltrona batzuen truke gure herria saldu nahi dutenak». Adibide moduan adierazi dute NaBaik guardia zibilen heriotzak larriki salatzen dituen bitartean, euskal gazteak kuarteletan torturatzen dituztenean «zintzo-zintzo isilik» geratzen direla.

Honen guztiaren aurrean euskal gazteria independentziaren bidean jarraitzeko beharra azpimarratu dute, eta horretarako antolakuntza eta borroka bide bakarra dela gaineratu dute berriro ere. Norabide horretan, datorren urriaren 25an Independentzia Eguna antolatuko dutela jakinarazi dute, eta egun horretan «etsaiari borrokaz irabazteko hautua» adieraziko diotela azaldu dute.

 

Fiestas, Juventud

Si no ves aquí un comentario que hayas hecho recientemente es porque está en curso de moderación

Escribir un comentario :

En Nabarreria.com puedes expresar tu opinión sobre todas las noticias, y aquí aparecerán todos los comentarios que envíes.

La sección está moderada, y los textos no se publican directamente, con el fin de poder ser supervisados en la redacción. Nabarreria.com se reserva el derecho a rechazar aquellos comentarios que no guarden unas mínimas normas de respeto hacia los demás.